Jeisa eta The Bunkies rock taldeen kontzertuak izango dira gaur Txaltxa Zelaiko auditorioan

Jeisa eta The Bunkies rock taldeen kontzertuak izango dira gaur Txaltxa Zelaiko auditorioan
2017/06/21 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Eibarko Musika Eskolako Jeisa eta The Bunkies taldeek kontzertua eskainiko dute Txaltxa Zelaiko auditorioan. Gehienbat rock abestiak joko dituzte, baina, horretaz gain, beste estilo batzuetako abestiekin ere gozatzeko aukera izango dugu. Aurrerapen bat ikusi nahi? Hemen dituzue orain dela aste batzuk Coliseoan izandako ikasturte amaierako ekitaldiko emanaldi batzuk.

https://www.youtube.com/watch?v=PW2dKPYuW_4

https://www.youtube.com/watch?v=W4FnbR4f9es