John Dealer and The Coconuts eta Dekot taldeen kontzertua egongo da bihar Ez Dok Zaizoi tabernan

John Dealer and The Coconuts eta Dekot taldeen kontzertua egongo da bihar Ez Dok Zaizoi tabernan
2023/04/14 eta kitto!
Ermuan egiten den Vertigo Rock jaialdiaren hamabosgarren urteurrena ospatzeko kontzertu berezia prestatu du biharko Ez Dok Zaizoi tabernak (Bittor Sarasketa, 1). Bertan, 19:00etan hasiko den saioan, Dekot eta John Dealer and The Coconuts taldeek joko dute.

Dekot bikotea igoko da lehendabizi eszenatoki gainera. Taldea 2014ean sortu zuten Marurin (Bizkaia) eta 2016an Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuten. Gaur egun euren soinuan indie-a, pop-a eta punk-a aurkitu daitezke, eta euskaraz zein ingelesez abesten dute.

John Dealer and The Coconuts, bestetik, Legazpin (Gipuzkoa) sortutako taldea da. Laukoteak punk eta rock doinu klasikoak lantzen ditu eta, ziur aski, burua astintzen jarriko du taberna guztia.