Jose Miguel Laskurain Alacanten egon da kontzertu berezia

Jose Miguel Laskurain Alacanten egon da kontzertu berezia
2021/07/15 eta kitto!
Pandemiaren eraginez azken hilabeteotan zuzendari lanetan aritu barik egon den Jose Miguel Laskurainek aurreko asteburuan izan zuen horretarako aukera, Alacanten egin zen kontzertu berezian. Conducting Dreams-ek antolatuta, Alacanteko Uda Musikalaren baitan egin den Nazioarteko Orkestra Zuzendaritza Tailerra agurtu zuen musikari eibartarrak domekan, Virtuos Mediterrani ganbera-orkestraren kontzertua zuzenduta. Besteak beste, Mendelssohn, Tchaikovsky, Sibelius, Puccini, Haendel, Mascagni eta Holst-en piezak interpretatu zituzten eta Carmen Muñoz sopranoak ere hartu zuen parte. Eta, berezitasunak aipatzen hasita, eskenatokia ere ezohikoa izan zela kontatu digu eibartarrak: “Argazkian ikus daitekeenez, CompARTE elkarteak laga zigun ingurune natural zoragarrian egin genuen emanaldia”.