Jötunn dokumentala eskainiko dute gaur Portalean

Jötunn dokumentala eskainiko dute gaur Portalean
2022/03/10 10:39
eta kitto!
Mendi Jardunaldien egitarauak aurrera egiten dihardu eta gaur, 19:00etan, Mikel Sarasolaren Jötunn dokumentala eskainiko dute Portaleko areto nagusian, kayakista eta zinegileak joan den udan Islandiako uretan filmatutako lana.

Dokumentalean ikusten denez, hiru lagun Islandiako paraje ikusgarrietan galtzen dira, inguru horrek gordetzen dituen ibai berriak esploratzeko ilusioz. “Dena ez da espero bezala ateratzen, baina hori da esplorazioaren esentzia”, dio dokumentalaren sinopsiak.

Sarrerak 5 € balio du eta Coliseoko txarteldegian zein Kutxabank-en webgunean erosi daitezke otsailaren 28tik aurrera.