Joxean Agirreren "Nobela errealista bat" komentatuko dute Idazlearekin Harixa Emoten taldean

Joxean Agirreren "Nobela errealista bat" komentatuko dute Idazlearekin Harixa Emoten taldean
2021/01/28 eta kitto!
Martitzenean, 19:00etan hasiko da Idazlearekin Harixa Emoten irakurle taldearen otsaileko saioa, Portalean. Oraingo honetan Joxean Agirre izango da gonbidatua, Nobela errealista bat eleberriari buruz berba egiteko. Betiko moduan, Antxon Narbaizak zuzenduko duen solasaldian liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko aukera izango da.

…eta kitto! Euskara Elkarteak eta Juan San Martin udal liburutegiak antolatzen duten irakurle taldean parte hartzeko izen-ematea irailean izaten da, baina ikasturtean zehar bete gabe gelditu daitezkeen tokiei buruz kontsultatzeko, Liburutegiarekin jar daiteke harremanetan, telefonoz (943708437) edo e-mailez (liburutegia@eibar.eus).

Hemen daukazue Antxon Narbaizak datorren asteko saiorako prestatu duen iruzkina: