Juan Antonio Palacios-en argazki erakusketa gaurtik aurrera Portalean

Juan Antonio Palacios-en argazki erakusketa gaurtik aurrera Portalean
2012/09/21 eta kitto!

Portaleko erakusketa aretoak gaur (barixakua, hilak 21) ekingo dio ikasturte berriari, 19.00etan Juan Antonio Palacios argazkilariaren erakusketa inauguratzearekin batera. Hamaika sari irabazi dituen argazkilariak gai eta estilo ezberdinak islatzeko ahaleginari jarraituta aukeratu ditu erakusketarako lanak eta nahi duenarentzat bisita gidatuak eskainiko ditu, hilaren 27an eta urriak 4an, 19.00etan hasita. Erakusketa, berriz, urriaren 14ra arte egongo da ikusgai, ohiko ordutegian: martitzenetik domekara, 18.30etatik 20.30etara.