Juan Carlos Rubioren gaurko hitzaldiak inauguratuko ditu Antzerki Jardunaldiak

Juan Carlos Rubioren gaurko hitzaldiak inauguratuko ditu Antzerki Jardunaldiak
2012/02/22 eta kitto!

Gaur 19.00etan inauguratuko dituzte modu ofizialean XXXVII. Antzerki Jardunaldiak Coliseoan, Juan Carlos Rubiok emango duen hitzaldiarekin. Aula de Cultura DV-ren laguntzarekin antolatutako hitzaldi-solasaldian aktore eta antzezlan-sortzaile ezagunak aktore bariko antzerkiaz jardungo du berbetan eta ekitaldi berean saria jasoko dute aurten 27. edizioa betetzen duten Narruzko Zezen lehiaketako irabazleek. Sarrera librea eta doanekoa izango da.