Juan Palacios zuzendariak ‘Meseta’ pelikula aurkeztuko du asteburuan Coliseoan

Juan Palacios zuzendariak ‘Meseta’ pelikula aurkeztuko du asteburuan Coliseoan
2020/10/20 eta kitto!
Juan Palacios zinemagile eibartarrak ‘Meseta’ pelikula aurkeztuko du zapatuan, 19:00etan, Coliseoan. Palacios bertan izango da eta aurkezpen txiki bat egingo du filma hasi aurretik. Asteburu honetan ikusteaz gain, datorren astean ere Coliseoan ikusgai izango dugu ‘Meseta’.

Palaciosen lanak hutsik dagoen Espainia irudikatzen du eta hainbat sari irabazi ditu nazioartean. Zinemagile eibartarrak ‘Pedalo’ lanarekin lortutako arrakastaren bidetik jarraitzen du.