Julen eibartarrak Errenteriako Atlantikaldian eta Donostia Festibalean hartuko du parte

Julen eibartarrak Errenteriako Atlantikaldian eta Donostia Festibalean hartuko du parte
2022/08/31 eta kitto!
Julen Leturiondo musikari eibartarrak bi hitzordu garrantzitsu dauzka irailean: irailaren 17an Errenteriako Udalak antolatzen duen Atlantikaldia jaialdian egongo da eta hurrengo egunean, berriz, Donostia Festibalean. Kasu bietan, Julen musika proiektu pertsonalarekin arituko da eta, normalean berarekin batera ibiltzen diren musikariek lagunduta.

Irailaren 15etik 18ra bitartean ospatuko den Atlantikaldia Errenteriako kultur topagune eta musika jaialdian Tanxugueiras, Kolinga, Albany, España Circo Este eta Palmerita Coco Blue bezalako taldeek hartuko dute parte. Eta irailaren 16an egingo den Donostia Festibalean, berriz, eibartarrarekin batera kartela osatzen duten musikariak Lola Indigo, Nil Moliner, Arnau Griso, Marlon, Nogen, Bengo eta Andrea Santiago dira.

Hainbat musika taldetan eta saltsa desberdinetan ibili ondoren, orain dela bi urte ekin zion Julenek bere proiektu pertsonalari. Apirilean egindako ELKARRIZKETAN horri buruz egin zigun berba, besteak beste.