Julen Leturiondok ‘Ixilduak’ lana aurkeztuko du gaur Coliseoan

Julen Leturiondok ‘Ixilduak’ lana aurkeztuko du gaur Coliseoan
2022/04/07 eta kitto!
Julen Leturiondo musikari eibartarrak lan berria aurkeztuko du gaur, 19:30ean, Coliseo antzokian. ‘Ixilduak’ abestia ekarriko du, estudioan egindako bere lehen lana eta etorkizuneko EParen aurrerapena.

Julenek zuzeneko emanaldia eskainiko de Eñaut Armentia, Asier Cascan eta Josu Cascanekin. Gainera, bideoklipa ikusteko aukera izango da eta ekitaldi berezia prestatu dute. “Kontzertu estandarretik urruntzen saiatu gara”, esan zigun abeslariak joan den astean egin genion elkarrizketan.

 

 







View this post on Instagram


A post shared by JULEN (@its.julen)