JULENek bere lehen diskoaren aurkezpen kontzertua emango du Ermuan maiatzaren 12an

JULENek bere lehen diskoaren aurkezpen kontzertua emango du Ermuan maiatzaren 12an
2023/04/26 eta kitto!
JULEN musikari eibartarrak kontzertua emango du Ermuko Antzokian maiatzaren 12an, barixakua. Artistaren lehen EParen aurkezpen kontzertua izango da: Bihotzera giltza.

Bertan ez da bakarrik egongo, luxuzko kolaboratzaileak izango baititu bidelagun, esaterako: Asier Beramendi (Eraul), Esanezin, Idoia Asurmendi eta Pablo Zurutuza (Mugan). Gonbidatu horietaz gain, Benetan Zabiz podcastaren show berezia eta Ainhoa Aldazabal euskal sortzailearen kolaborazio berezia izango dira bertan.

Kontzertua 20:30ean hasiko da eta sarrerak Kutxabanken, edota Ermuko Lobiana Kulturgunean eskura daitezke

JULEN proiektua, Julen Leturiondo gazte eibartarrak sortutako proiektua da. Hainbat kontzertu eman ditu Euskal Herriko herri eta plaza desberdinetan, hala nola: Donostia Festibala, Atlantikaldia, Doka, Atabal, San Agustin Kulturgunea... 2022an JULENek bi kantu kaleratu zituen ‘Ixilduak’ eta ‘Itzalaren babesean’ eta izugarrizko harrera izan dute denbora gutxian. 2023an bere lehen EParekin datorkigu: Bihotzera giltza.