Kai Nakairen kontzertua egongo da barixakuan gaztetxean

Kai Nakairen kontzertua egongo da barixakuan gaztetxean
2022/03/22 eta kitto!
Kai Nakai musikari arabarrak gaztetxeak perreatzen jartzeko tourra egiten dihardu eta barixakuan Eibarko gaztetxean egongo da, 22:00etan. Bere saioa amaitu ondoren, DJ Poteitotok hartuko du lekukoa. Sarrera borondatearen truke jaso ahal izango da.

Kai Nakaik reggaeton musika euskaraz egiten du eta 2019an Durangoko Azokan Sormen Beka irabazi ondoren, bidea egin du musikaren munduan. 2020an ‘Baimenik gabe’ estudioko lana kaleratu zuen eta 2021an ‘Maitia’ bost abestiko EPa.

kai nakai kartela