Kaleetan Kantuzekoek Barakaldon abestu zuten larunbatean

Kaleetan Kantuzekoek Barakaldon abestu zuten larunbatean
2019/01/29 eta kitto!
Joan den larunbatean, urtarrilak 26, Barakaldoko musika topaketan egon ziren Kaleetan Kantuz taldeko kideak. Topaketa Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean izan zen. Eibartartik 50 lagun inguru joan ziren, eta  Sestao eta Barakaldoko abesbatzek ere hartu zuten parte. Talde bakoitzak 5 abesti eskaini zituen, eta amaieran 3 taldeek elkarrekin abestu zuten. Urtero hartzen dute parte Kaleetan Kantuzekoek Barakaldoko ekitaldi honetan eta eurak ere Eibarrera etortzen dira. Antolatzaileek esan digutenez, "oso gustora egiten dugun irteera izaten da, eta beraiek ere oso gustora etortzen dira guregara".