Kantuzko oilar-borrokak bihar, zapatua, Errebal plazan

Kantuzko oilar-borrokak bihar, zapatua, Errebal plazan
2022/10/14 eta kitto!
Bihar arratsaldean, urriak 15,  oilar-borrokak hartuko ditu Errebal Plazak, 17:00etatik aurrera. Rap musikari lotutako  oilar-borrokak bi pertsona edo gehiagoren arteko hitzezko norgehiagokak dira. Bataila horietan, inprobisatzeko orduan aurkariaren aurrean nagusitasun intelektual edo teknikoa frogatu nahi da, horrela eztabaida horretako txapelduna aukeratzeko. Biharko saioan Red Bull lehiaketako eta F.M.S. (Freestyle Master Series) liga profesionaleko Espainiako goi-mailako epaileak arituko dira. Kanporaketak 19:00ak arte izango dira eta ekitaldi nagusia (Haki del Rey), berriz, jarraian hasiko da, 22:00ak arte. Sarrera doan da.