Kezka dantza taldeak Galesen egingo du dantza hilaren 14an eta 15ean

Kezka dantza taldeak Galesen egingo du dantza hilaren 14an eta 15ean
2022/07/11 eta kitto!
Gerra Zibiletik ihesi umeak errefuxiatu zireneko 85. urteurrena betetzen da aurten eta, horren harira, The Basque Children UK’37 elkarteak biltzar berezia eskainiko du Caerleon-Newporten (Gales). Bertan hainbat ekintza egingo dira eta Kezka dantza taldeak dantza egingo du.

Gerrako ume erbesteratuek eta beren ondorengoek osatzen dute The Basque Children UK’37 elkartea eta, beraien bizitza goitik behera aldatu zuen gertaera oroitzeko,, biltzar berezia antolatzen dute bost urtetik behin.

Ikerketen arabera, Eibartik 21 izan ziren Ingalaterrara bidalitakoak, “baina ziur aski beste izen asko geratu dira oraindik ikertzeke”, Udalaren berbetan.

Alberdi Lesarri, Iñaki (zk.:877) Anguera Baqué, Francisco (zk.:3681) Anguera Baqué, Luis (zk.:3680) Bustinduy Junguitu, Andoni (Gernikan jaioa, zk.:1058) Cortázar Longarte, Felisa (zk.:3734) Cortázar Longarte, Miguel (zk.:3735) Cortázar Longarte, Félix (zk.:3736) Echeverria (Etxebarria) Olea, Jesús (zk.:4093) Echeverria (Etxebarria) Olea, Isabel (zk.:4092) Gárate Ezpeleta, Juan María (zk.:878)  Iraola Tellería, Milagros (zk.:234) Murga Munilla, Rafaela (zk.:1423, Burgosen jaioa) Murga Munilla, Esther (zk.:1424, Burgosen jaioa) Ortiz de Zárate Inchausti, María Pilar (zk.:379) Ortiz de Zárate Inchausti, Esperanza (zk.:380) Oyarzabal Landa, José María (zk.:3756) Oyarzabal Landa, Isabel (zk.:3755) Telleria Alberdi, Carmen (zk.:233) Telleria Alberdi, Ignacio (zk.:232) Zaldibar Oyanguren, Begoña (Otxandion jaioa, zk.:1304) eta Zubiaurre Bustinduy, Carmen (zk.:1499).

 

Argazkia: Iñaki Zugasti.