Kezka eta Italiako La Lacheraren arteko hartuemona

Kezka eta Italiako La Lacheraren arteko hartuemona
2012/01/16 eta kitto!

Kezka Dantza Taldekoek Italiako Rocca Grimalda herriko dantzarien bisita jasoko dute otsailaren 4ean. Horrela, Koko Dantzez gain, La Lachera aratosteetako dantzak ere egongo dira Eibarren. Kezkakoen eta italiarren arteko harremana, hala ere, ez da hor amaituko, otsailaren 12an eibartarrak izango baitira Piamonteko eskualdera joango direnak. Oier araolaza Kezka Dantza Taldeko kidearen berbetan, “pertsonai oso antzekoak dituzte dantza biek”.