Kezkarekin euskal dantzak ikasteko matrikulazioa

Kezkarekin euskal dantzak ikasteko matrikulazioa
2012/09/04 eta kitto!

Kezka Dantza Taldearekin euskal dantzak ikasteko 2012-2013 ikasturteko matrikulatze epea datorren astelehenean, irailaren 10ean zabalduko da. Izena eman nahi duenak Portaleko 3. solairuan izango du horretarako aukera, 18.00etatik 20.00etara (6 urtetik gorako ikasleak onartuko dituzte).