Kezkaren dantza-eskolarako izen-ematea zabalik dago

Kezkaren dantza-eskolarako izen-ematea zabalik dago
2022/09/16 eta kitto!
Kezka dantza taldetik kudeatzen duten Dantza Eskolan 2022-23an jarduteko izen-ematea zabalik dago, nagusientzat zein haurrentzat (2018an jaiotakoetatik aurrera). Izen-emateak bideratzeko kezka@dantzan.com helbidera idatzi behar da, ikaslearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta jaiotze-data adieraziz (helduen kasuan, aukeratutako ordutegia), gero harremanetan jarri ahal izateko. Informazio gehiago helbide elektronikoa erabiliz ala, nahiago izanez gero,  605711429 zenbakira idatzi edo deituta eskura daiteke.