Klub Deportiboko argazkilarien lanak Portalean ikusgai

Klub Deportiboko argazkilarien lanak Portalean ikusgai
2012/12/17 eta kitto!

Barixakuan, abenduaren 14an inauguratu zuten Portalean urtarrilaren 6ra arte ikusgai izango den Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoen erakusketa kolektiboa. Bertan José Luis Martínez, Mikel Orozko, Bakarne Elejalde, Pedro Arriola, José Luis Irigoien, José Vila, Pedro Mora, Eduardo Magunazelaia, José Ignacio Aizpurua, Carlos Ramos, Einer Rodríguez, Juan Antonio Palacios, Aitor Divasson, Fernando Retolaza, Federico Cuenca, Juan Manuel Lucena, Enrike Albistegi, Virginia Arakistain eta Bixente Eizagaetxeberriaren argazkiak ikusteko aukera izango da, martitzenetik domekara 18.30etatik 20.30etara.