Kokein eta Su Ta Gar taldeek disko berri bana kaleratuko dute

Kokein eta Su Ta Gar taldeek disko berri bana kaleratuko dute
2022/11/14 eta kitto!
Sasoi oparoa dihardu izaten Eibarko musikarientzat. Azken asteotan herriko zenbait musika taldek lan berriak kaleratu dituzte eta, orain, Kokein eta Su Ta Gar taldeek eman dute beraien lan berrien berri.

Kokein taldeak, orain dela egun batzuk Ispiluari Begiratzean abestiaren bideoklipa kaleratu ondoren, Atomika izenburua duen diskoa kaleratuko duela aurreratu du. Talde eibartarraren zazpigarren lana da eta soinu berriak esploratzen ibili direla erakusten duten zortzi abestik osatzen dute Atomika.

Diskoa CD eta LP formatuetan argitaratuko da fisikoki, eta plataforma digital guztietan egongo da entzungai. Gainera, Durangoko Azokan zuzenean aurkeztuko dituzte eta 2023an aurkezpen bira egingo dute.

kokein atomika



Su Ta Gar-en 12. diskoa

Su Ta Gar taldeak abenduaren 2an kaleratuko du bere 12. diskoa: Alarma. Taldeak horrela aurkeztu du lana: "Bizi dugun errealitatearen ispilu zuzena diren, kutsu historikoa duten eta maitasunetik idatzitza dauden 11 kanta berri. Kanta indartsuak, baita xamurrak. Erraietatik. Bihotzetik. Beti bezala. Taldeak eskeintzen digun ordu bete inguruko beste bidai zoragarri bat".

sutagar alarma