Konfinamendu sasoiko marrazki erakusketa digitala antolatu du Udalak

Konfinamendu sasoiko marrazki erakusketa digitala antolatu du Udalak
2020/03/31 eta kitto!
Eibarko Udalak marrazki erakusketa digitala antolatu du koronabirusaren ondorioz etxean geratzeko derrigorrezko agindua betetzen ari diren adin txikikoentzat. ‘Covid-19a, etxeko konfinamendua’ da erakusketaren gaia eta konfinamenduak irauten duten bitartean egongo da martxan. Marrazkiak .png, .jpg edo .tiff formatuetan haurreria@gmail.com helbidera bidali ahal izango dira, eta Udalaren Kultura sailaren webgunean argitaratuko dira. Marrazkiaren goiko aldean egilearen izena (soilik izena) eta adina jarri beharko da.