Kultur Sorkuntzarako Beka jarriko du martxan AEK-k

Kultur Sorkuntzarako Beka jarriko du martxan AEK-k
2020/04/06 eta kitto!
AEK-k Kultur Sorkuntzarako Beka martxan jarriko duela iragarri du gaur goizean Aiora Mujika YouTuberrak. AEK-k, Korrika kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin eta 2023ko Korrikara begira egingo da lehenengoa. “23. Korrikako kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2022ko azarotik 2023ko apirilera, hain zuzen”, dio AEK-k igorri duen mezuak.

Beka 23.000 eurokoa izango da eta euskal sortzaile orok hartu ahal izango du parte. “Diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute”. Proposamenak 2020ko urriaren eta 2021ko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira.

Informazio gehiago hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=OM5yIZrCvdo&feature=youtu.be