“La ballena”, “Una herencia de muerte”, “Al descubierto” eta “Yuku eta Himalaiako lorea” asteburuan Coliseon

“La ballena”, “Una herencia de muerte”, “Al descubierto” eta “Yuku eta Himalaiako lorea” asteburuan Coliseon
2023/02/02 eta kitto!
Dagoeneko aurreko asteburuan eskainitako Maria Schrader-en “Al descubierto” dramarekin batera, orain Darren Aronofskyren “La ballena” drama eta Dean Craig-en “Una herencia de muerte” komedia eskainiko dituzte Coliseon asteburu honetan, ahaztu barik umeentzako animaziozko Arnaud Demuynck-ek zuzendutako “Yuku eta Himalaiako lorea” ere botako dutela, euskeraz gainera. 1 Aretoan “Al descubierto” eskainiko dute, 2 Aretoan “Una herencia de muerte” eta Antzokian “La ballena” eta “Yuku”. Saioen ordutegiek ohiko bidetik joko dute: zapatuan 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean 20:30ean.