"La patria prometida. Aberrigabeak" liburua aurkeztuko du gaur Josu Bingen Fernandez Alcaldek

"La patria prometida. Aberrigabeak" liburua aurkeztuko du gaur Josu Bingen Fernandez Alcaldek
2023/06/01 eta kitto!
Josu Bingen Fernandez Alcalde soziologo eibartarrak La patria prometida. Aberrigabeak liburua aurkeztuko du gaur, 19:00etan, Portaleko areto nagusian. Arte Activo Ediciones argitaletxeak kaleratu duen lana diktadura frankistaren aurkako borroka luzeari buruzko thriller historiko oso berezia da, benetako gertaeretan eta pertsonaietan (eibartarrak gehienak) oinarritutakoa. Trantsizio garaiko borroka antifrankista erakusten du bere 750 orrialdeetan, eta liburua orain dela gutxi hildako ETA politiko militarreko lagun militante bati eskainitako omenaldia da. Egileak azaldu duenez, “gatazka latz eta luze hura bizi izan zuten edo haren ondorioak pairatu zituzten batzuen ikuspegien multzoa da: ilusioak, desengainuak, heriotzak eta traizioak”.
Duela lau hamarkadatik Berrizen bizi den eibartarrak hiru liburu berri argitaratu ditu, ia aldi berean: gaur Eibarren aurkeztuko duen La Patria Prometida, El Segundo Cerebro eta Un Latido Menos. Nahiz eta ezberdinak diren, hirurek kritika soziologikoa egiten diete botereei.

josu bingen-etakitto