Laburmetrai jaialdiko sariak zapatuan banatuko dira

Laburmetrai jaialdiko sariak zapatuan banatuko dira
2015/11/13 eta kitto!

Zapatu arratsaldean (azaroaren 14an), 19:30etan egingo da Asier Errasti Eibarko 16. Film Laburren Jaialdiko irabazleei Javier Agirresarobe sariak banatzeko ekitaldia Portalean. Aste osoan finalisten eta beste hainbaten lanen proiekzioak eskaini eta gero, aurtengo irabazleak zeintzuk diren biharko ekitaldian emango dute ezagutzera.