Latinamerikako musika jaialdia gaur gauean

Latinamerikako musika jaialdia gaur gauean
2012/02/10 eta kitto!

Gaur 20.30etatik aurrera Latinamerikako doinuak protagonista izango dira Coliseoan, Ana Caballero gitarra irakasleak zuzenduko duen musika jaialdian. Bertan parte-hartzen honakoek jardungo dute: Miren Basterretxea eta Ainhoa Larrauri gitarrajolea, Nathali-Sebastian bikotea (Cristina Rodriguez txirularekin eta Miren Trueba eta Marta Zubiaurre bibolinarekin lagunduta), Mikel Urkola eta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako Mariatxia. Sarrerak 3 eurotan egongo dira salgai Coliseoko leihatilan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.