"Lingua Nabajorum" antzezlana gaur Coliseoan

"Lingua Nabajorum" antzezlana gaur Coliseoan
2013/03/10 eta kitto!

Gaur (domeka, hilak 10) Eibarko Antzerki Jardunaldietako egitarauaren barruan, 20.30etan Lingua Nabajorum antzezlana eskainiko dute Coliseoan Tartean eta Ez Dok Hiru Biko Teatrok. Euskerazko antzezlanak gure hizkuntzaren historia kontatuko digu, beti ere umorea ardatz izanda. Taula gainean Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek jardungo dute. Betiko moduan, sarrerak ikuskizunaren aurretik Coliseoan bertan erosteko aukera izango da.