"Loreak eta Zauriak" ikuskizunarekin arituko dira Xabier Leteren omenez, hilaren 29an, Coliseo antzokian

"Loreak eta Zauriak" ikuskizunarekin arituko dira Xabier Leteren omenez, hilaren 29an, Coliseo antzokian
2021/01/20 eta kitto!
Abenduan estreinatu zuten Loreak eta Zauriak izenburuko ikuskizunarekin etorriko zaizkigu Coliseo antzokira Joserra Senperena (pianoa), Xabier San Sebastian (ahotsa, gitarra), Beñat Gaztelumendi (bertsoak) eta Quico Pugès (biolontxeloa), hilaren 29an, 19:00etan. Diotenez, “Loreak eta Zauriak” Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldi bat dela diote: “Bere kantuak gogoratzeaz gain, bere kantuen eta bere melodien bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dion proposamena da”. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta aldez aurretik eros daiteke, Coliseoan zein Kutxabank-en bidez.