Lur Korta aktore eta ipuin kontalariak eskainiko du bihar Zapatuko Ipuina

Lur Korta aktore eta ipuin kontalariak eskainiko du bihar Zapatuko Ipuina
2021/04/23 eta kitto!
Bihar 18:00etan hasiko da “Ipuinekin jolasean”, Zapatuko Ipuina egitasmoaren baitan Lur Kortak eskainiko duen kontakizuna. Lau urtetik gorako umeentzako saioa Portalean izango da eta ez da sarrerarik ordaindu behar. Hala ere, plaza mugatuak dira eta, hori dela eta, aurretik izena eman beharra dago nahitaez, Liburutegian, posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943708437).