Maïa Vidal-en Follow Me bideoklipa Cannes-en saria eramateko izendatu dute

Maïa Vidal-en Follow Me bideoklipa Cannes-en saria eramateko izendatu dute
2012/06/19 eta kitto!

Eguenean 17.00etan La Croisette-ko Miramar-en ospatuko den galan emango dute ezagutzera saritutako bideoak zeintzuk diren baina, bien bitartean, Joana Colomarrek zuzendutako lana saria jasotzeko hautagaien artean dago. Maïa Vidal abeslariaren Follow Me bideoklipa aurtengo otsailean grabatu zuten Riudaura-ko (Girona) mendietan eta Bartzelonako Hangarrean eta grabaketan 25 lagunek jardun zuten elkarrekin beharrean, gehienak gazteak, eta lantaldeko kideetako bat bideoa ekoiztu duen Jorge Llama (Eibar,1985) da.