Maiatzaren 19ko Legarreko bertso-bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte

Maiatzaren 19ko Legarreko bertso-bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte
2018/05/10 eta kitto!
Legarre-gain elkartean maiatzaren 19an egingo den bertso bazkarirako txartelak domekara arte eros daitezke, Bolintxon eta Legarre Beheko fruta dendan (20 eurotan helduek, 10 eurotan umeek). Parte hartuko duten bertsolariak Manu Goiogana eta Jokin Bergara dira eta gai-jartzailea, berriz, Desi Magro.