“Makina eskua da” Armagintzaren Museoan urriaren 2ra arte Ibon Aranberriren eskutik

“Makina eskua da” Armagintzaren Museoan urriaren 2ra arte Ibon Aranberriren eskutik
2016/09/05 15:05
eta kitto!
Uztaila amaieran inauguratu zuten Armagintzaren Museoan "Makina eskua da", Donostia 2016-ko Bake-ituna proiektuari lotuta Ibon Aranberri artistak landu duen interbentzioa: armagintza ikasketetan eta hartatik eratorritakoetan eraikitako piezak urtebetez biltzen ibili eta gero, urriaren 2ra arte bisitatu daitekeen erakusketa osatu eta, museoan modu iraunkorrean ikusgai dauden beste piezekin tartekatuta, bisitariei bi erakusketa aldi berean ikusteko aukera eskaintzen die: "Batak, museorenak berarenak, ibilbide didaktikoa egiten du, eta, armagintzari lotutako tresnak ez ezik, bestelako industria batzuetarako eginikoak ere erakusten ditu". Erakusketa martitzenetik barixakura bisitatu daiteke, 16:00etatik 20:00era eta, horrekin batera, bisita gidatuak eskainiko dituzte astero, eguenetan, museoaren ordutegiaren barruan.