Maria Zambrano filosofoaren omenezko dantza ikuskizuna gaur Coliseo antzokian

Maria Zambrano filosofoaren omenezko dantza ikuskizuna gaur Coliseo antzokian
2018/10/11 eta kitto!
Gaur “Maria Zambrano, la palabra danzante” dantza-ikuskizuna eskainiko du Karlik Danza Teatro taldeak, 20:30ean Coliseoan. Espainiako filosofoari omenaldi gisara sortutako ikuskizuna da, bere heriotzaren 25. urteurrenean. Sarrerak 9 euro balio du (6’5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

Ia mende erdia exilioan eman eta gero, Espainiak Maria Zambranoren figurari aitortza egin zion eta 1981an Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzea Saria eman zioten. Handik urte batzuetara, 1988an, lehen emakumezkoa izan zen Miguel de Cervantes Literatura saria jasotzen.