Mariano Arsuaga margolariaren ‘A tientas’ erakusketa zabalduko dute gaur Portalean

Mariano Arsuaga margolariaren ‘A tientas’ erakusketa zabalduko dute gaur Portalean
2021/01/15 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan, zabalduko dute Portaleko erakusketa aretoan “A tientas”, 1988tik 2020ra bitartean Mariano Arsuagak egindako pinturak biltzen dituen erakusketa. Artistaren berbetan, “pinturak ez ditu ongi onartzen definizio zehatzak. Ez eta azken hogeita hamar urteotan egin dudan lanak ere, zeina, erakusketa honen izenburuak dioen bezala, poliki eta ziurgabetasunez egin dudan”. Erakusketa honetan formatu handiko 25 koadro erakusten ditu artistak, hainbat serie eta garaitakoak. Horrekin batera, obra berrienaren aukeraketa bat ere ipini du ikusgai, “azken hilabete arraro hauetan, kontzentratuta, nekaezin, pintatu dudana”.

Otsailaren 9a arte egongo da zabalik erakusketa, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.

https://vimeo.com/407625983