Markos Untzetaren kontzertua barixakuan Elgetan

Markos Untzetaren kontzertua barixakuan Elgetan
2012/02/22 eta kitto!

Barixaku gauean, 22.30etan hasiko da Markos Untzeta bakarlari eibartarraren kontzertua Elgetako Espaloia kafe antzokian. Untzetak aurretik ere ezagutzen du tokia, literatura eskolen aitzakiarekin jardundakoa delako, baina oraingoan bere azken lana zuzenean eskaintzeko kontzertua emango du. Sarrerak 5 eurotan daude salgai (bazkideendako 3 euritan).