[BIDEOA] Coliseoko ikusleak zutik jarri zituen atzo Martin Zalakainek

[BIDEOA] Coliseoko ikusleak zutik jarri zituen atzo Martin Zalakainek
2018/05/20 eta kitto!
Aurreikusita zegoen bezala, ikuskizun bikaina eskaini zuen atzo Coliseo antzokian Euskal Herriko arte herrikoien erreferentzia nagusienetariko bat den Argia dantza taldeak. Bi saio eskaini zituzten  atzo Eibarren, eta emozioak hasieratik amaiera arte iraun bazuen ere, bukaerako Juan Antonio Urbeltzen  agerraldiak jendea guztiz hunkitzea eta zutik jartzea lortu zuen.

Martin Zalakain sortzeko, Juan Antonio Urbeltz koreografoak Harkaitz Cano idazlearekin eta Ander Lipus taula zuzendariarekin  lan egin du, euskal dantza tradizionalaren lengoaia eta itxura berritzeko asmoz, dantza eta emozioa elkartzen dituen narrazio modelo berri bat sortuz. Euskal Herri osotik etorritako dantzari eta musikariak biltzen dira ikuskizun honetan Martin Zalakain-en gorabeherak antzezteko. Dantzarien artean, Eibarko Kezka dantza taldeko 20 dantzari inguru eta protagonista, Martin Zalakain abenturazalea, Josu Garate dantzari eibartarra. Zorionak!

Bideoan, Kezka dantza taldea:


https://youtu.be/SqodLTGAaaE