Martxoaren 10ean aurkeztuko du lan berria Kokein-ek Ondarroan

Martxoaren 10ean aurkeztuko du lan berria Kokein-ek Ondarroan
2012/02/21 eta kitto!

Kokein taldearen lanik berrienak egun gutxi barru ikusiko du argia. "Izan" izenburua ipini diote eibartarrek euren laugarren diskoa izango denari eta aurkezpenerako lehen kontzertua Ondarroan emango dute martxoaren 10ean, hango Kafe Antzokian, Pasaiako Anai Arrebak taldearekin batera eskainiko duten emanaldian. Horren harira, Gaztezulok zozketa antolatu du, parte hartzen dutenen artean kontzertura joateko hiru sarrera oparitzeko, beraz animatu eta lehiaketan parte hartu!