Martxorako argazki erakusketak tabernetan

Martxorako argazki erakusketak tabernetan
2012/02/29 eta kitto!

Martxoaren 1etik 31ra arte Klub Deportiboko Argazkilaritza taldeak antolatuta honako hiru erakusketak hartuko dituzte beste horrenbeste tabernak: Portalea tabernan “Lehen urratsak”, Juan Ignacio Aizpuruaren argazki erakusketa egongo da ikusgai, El Ambigú tabernan José Luis Martínezen “Bardeak”eta Depor tabernan, berriz, “Balentziaga oroitzarrea. Ixuako mendatea” izenburukoa.