Mercedes Kareaga Bekaren bigarren deialdia kaleratu du Udalak

Mercedes Kareaga Bekaren bigarren deialdia kaleratu du Udalak
2022/08/30 eta kitto!
Lehen deialdia hutsik geratu ondoren, Eibarko Udalak, EHUren laguntza akademikoarekin, Mercedes Kareaga Bekaren bigarren deialdia kaleratu du. Mercedes Kareagaren biografia izango da ikergaia, herriko emakumeen alde eta gizarte arloko asmo esanguratsuetan lan egin zuen ekintzaile eibartarraren biografia osatzeko eta bistaratzeko.

Lanak irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean aurkeztu ahal izango dira esteka honen bitartez. Aurkeztutako proiektuek 15 orrialde izan behar dituzte gehienez eta, bertan, landuko den gaia azaldu eta nola burutuko litzatekeen azaldu behar da (lanaren ikerketa-esparrua; aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; ikertzailearen edo ikerketa-taldearen aurreko esperientzia; helburuak; materialak, baliabideak eta lan-metodologia; lana garatzeko kronograma; aurreikusitako emaitzak eta horien interesa, eta bestelako finantzabideak, horrelakorik balego).

Hogei hilabeteko epea egongo da lana amaitzeko eta denbora tarte horretan lau txosten aurkeztu beharko dira, UPV/EHUk eta Eibarko Udalak osatutako batzorde mistoak lanaren jarraipena egiteko eta, beharrezkoa bada, gomendioak egiteko.

mercedes kareaga beka handia