MICE AIEnRuta ekimenean parte hartzeko aukeratu dute

MICE AIEnRuta ekimenean parte hartzeko aukeratu dute
2023/04/12 eta kitto!
Artisten, Interpreteen eta Jotzaileen Elkarteak (AIE) AIEnRuta ekimenaren 2023ko bigarren zikloan (irailetik abendura) parte hartuko dutenen izenak eman ditu jakitera eta Miren Narbaiza MICE eibartarra aurkitzen da hautatuen artean.

Aukeratuek lau kontzertu antolatzeko laguntza jasoko dute AIEren eskutik eta hedabide espezializatuetan agertzeko komunikazio-plana garatuko dute. Horrela, Radio 3 irrati-kateko hiru programatan agertzeko aukera edukiko dute, irrati-kateak ematen duen sari berezia jasotzeko beta izateaz gain.

Hauek dira kazetariek, areto-programatzaileek eta kultur-kudeatzaileek aukeratu dituzten musikariak: Alba Gil (Kanariar Uharteak), Alba Morena (Katalunia), Antía Muiño (Galizia), Çantamarta (Madril), El Último Vecino (Katalunia), García Picasso (Andaluzia), Judit Neddermann (Katalunia), Mice (Euskal Herria), Morreo (Madril), Ødei (Euskal Herria), Olaia Inziarte (Euskal Herria), Parabellum (Euskal Herria), Rosín de Palo(Aragoi), Sandra Monfort (Valentzia), Shego (Madril), Sherry Fino (Andaluzia), Toundra (Madril) y Vera Fauna(Andaluzia).