MICEk bideoklip berria estreinatu du

MICEk bideoklip berria estreinatu du
2019/04/04 08:46
eta kitto!
Miren Narbaiza abeslari eibartarrak MICE proiektua jarri zuen abian Napoka Iria taldeak bere bidea eten zuenean, eta 2017ko azaroan lehen diskoa kaleratu zuen, MICE izenekoa. Urte eta erdi beranduagoAusardiarik ez abestiaren bideoklipa estreinatu du orain, Dani Arrizabalaga musikari eta argazkilari gasteiztarrak zuzendutako lana. Miren Narbaizaren bakarkako proiektuko lehen diskoa zabaltzen duen kantuaren bideoa da.

https://www.youtube.com/watch?v=ctgVFRl5mZc