MICEk kontzertua eskainiko du hilaren 20an Coliseo antzokian

MICEk kontzertua eskainiko du hilaren 20an Coliseo antzokian
2023/01/03 eta kitto!
Miren Narbaiza MICEk ‘Lautada’ izeneko diskoa kaleratu zuen 2022. urtearen amaieran eta, orain, bere jaioterrian aurkeztuko du lana. Musikari eibartarra hilaren 20an izango dugu zuzenean, 19:00etan, Coliseoan, eta Mikel Santxez (bateria), Ibai Gogorza eta Joseba Baleztena (gitarrak), Iñigo Telletxea (baxua) eta Aitor Garcia de Vicuña (teklatuak) izango ditu lagun. eszenatoki gainean

Sarreraren prezioa 10 eurokoa da (7 euro Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat) eta Coliseo antzokiko leihatilan eskuratu daitezke astelehen eta barixakuetan 17:30etik 19:30era edo ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, edota Kutxabank bitartez.