Mintza Eguna ekainaren 2an Santurtzin ospatuko da

Mintza Eguna ekainaren 2an Santurtzin ospatuko da
2012/05/22 eta kitto!

Topaguneak, Bai Esan Santurtzin Euskaraz elkarteak eta AEK-k, urteroko moduan, Mintza Eguna herri guztietako berbalagunak batzeko ikasturte amaierako jaia antolatu dute. Aurten zazpigarrenez ospatuko den festa Santurtzin izango da, ekainaren 2an eta egun osorako egitaraua prestatu dute, Santurtziko Udalaren eta Udal Euskaltegiaren laguntzarekin. Antolatzaileen berbetan, "mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun eta solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera da Mintza Eguna". Aurreko urteetako esperientzian oinarrituta, 400 bat lagun batuko direla aurreikusten dute eta tartean …eta kitto! Euskara Elkartearekin Berbetan programan dihardutenetako asko izango dira.