MP5 taldearen kontzertua barixakuan Koskor tabernan

MP5 taldearen kontzertua barixakuan Koskor tabernan
2011/11/10 eta kitto!

Barixakuan, hilaren 11n, 23.30etatik aurrera, MP5 talde eibartarrak kontzertua emango du Koskor tabernan (sarrera librea eta doan). Kezka dantza taldearen inguruan orain hilabete batzuk sortutako taldea aurten gure herriko jaiak girotzen ikusteko aukera izan dugu, estreinekoz sanjuanetan txosnetan eskaini zuten emanaldian eta, ondoren, Arrateko jaietan. Ekhi Zugasti, Aiert Ibarbia, Josu Garate, Luken Aranburu Arrieta eta Unai Txurrukak osatutako taldeak "rockero makarrero berbenerotzat" dauka bere burua eta, edozein modutan ere, oso abesti dantzagarri eta alaiak eskaintzen dituzte.