"Munduari itzulia 80 egunetan" antzezlan musikala taularatuko du bihar Glu Glu konpainiak

"Munduari itzulia 80 egunetan" antzezlan musikala taularatuko du bihar Glu Glu konpainiak
2022/12/26 eta kitto!
Julio Verneren liburuan oinarrituta dagoen Munduari itzulia 80 egunetan izenburuko antzezlan berria aurkeztuko du Glu Glu konpainiak bihar arratsaldean, 17:00etan Coliseo antzokian. Familia osoarentzako lan honetan abenturaz betetako istorioa kontatuko dute, era komiko eta musikalean antzeztua: “Phileas Fogg-en eta haren morroi Passepartout-en gorabeherak kontatzen dituen liburu ospetsuaren egokitzapen honetan, gure herri- tik atera gabe mundu osoko jendearekin bizi gaitez- keela frogatu nahi da, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan”. Ugaitz Alegriaren zuzendaritzapean, Andrea Covadonga eibartarra, Jon Casamayor, Sara Barroeta eta Leire Ormazabal arituko dira oholtzan. Sarrerak 5 euro balio du.