Munduari itzulia emateko gonbidapena Gorakadaren eskutik

Munduari itzulia emateko gonbidapena Gorakadaren eskutik
2013/02/22 eta kitto!

Gorakada Bizkaiko konpainiak 25 urte bete ditu eta hori ospatzeko sortutako lana da gaur (zapatua, hilak 23) Coliseoan 17.00etan hasiko den Munduari itzulia. Umeei eskainitako jaialdi garrantzitsuenetan hartu du parte eta asko ikertu du txotxongiloen sortzean eta manipulazio tekniketan. Umoreak, irudimenak eta zuzeneko musikak bat egingo dute ikuskizunean. Sarrerak 5 eurotan ipiniko dituzte salgai ikuskizunaren aurretik. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barruan antolatutako emanaldia izango da.