Musika Bandak pasodoble kontzertua eskainiko du domekan

Musika Bandak pasodoble kontzertua eskainiko du domekan
2023/04/20 eta kitto!
Pasodobleak izango dira protagonista Eibarko Musika Bandak domekan, 12:30ean, Coliseo antzokian eskainiko duen kontzertuan. Oraingo honetan, gainera, Andoni Ariznabarreta bandako zuzendariordea ibiliko da saioa zuzentzen Andoni Vazquezen ordez.

Bandatik esan diguten bezala, “mota guztitako pasodobleak interpretatuko ditugu: euskaldunak (Donostia, Arraunlariak), zarzuelatakoak (El tambor de granaderos, Agua, Azucarillos y aguardiente) edo kontzertukoak (Suspiros de Sspaña), adibidez”.

eibarko musika banda pasodoble kontzertua