Musika Eskolakoen kalejira bertan behera laga dute eta Errebal Plazan ospatuko dute Santa Zezilia

Musika Eskolakoen kalejira bertan behera laga dute eta Errebal Plazan ospatuko dute Santa Zezilia
2022/11/22 eta kitto!
Gaur Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna dela eta,  Juan Bautista Gisasola Musika Eskolakoek egin behar zuten kalejira bertan behera laga dute, eguraldiarengatik. Horren ordez Errebal Plazan izango da ekitaldia, 17:30ean hasita.