Musika Eskolakoen kontzertua gaur iluntzean

Musika Eskolakoen kontzertua gaur iluntzean
2015/05/12 eta kitto!

Gaur, eguaztenean, 19.00etatik aurrera Juan Bautista Gisasola Musika Eskolakoen ikasturte amaierako kontzertua hartuko du Coliseoak (sarrerak 3 euro balio du). Gaur egun zazpi urtetik gorako 300 bat lagunek dihardute Eibarko Musika Eskolan musika lengoia, koroa edo instrumenturen bat ikasten zein eskolan bertan osatutako talderen batean jotzen eta ikasturte amaierako emanaldian kurtsoan ikasitakoa jendearen aurrean erakusteko aukera izango dute.