"Musika Kluba" ekimena Coliseoan egingo da oraingoan, Kamikaze Helmets taldearekin

"Musika Kluba" ekimena Coliseoan egingo da oraingoan, Kamikaze Helmets taldearekin
2023/01/17 eta kitto!

"Musika Kluba"  ekimena itzuli da. Portalean egin ohi diren formatu txikiko eta estilo desberdinetako kontzertuak Coliseo Antzokian egingo dira oraingoan, arazo teknikoak direla eta. Urtarrilaren 22an, 19:00etan, Kamikaze Helmets izango dugu Eibarren bere rock-eskaintzarekin. Sarrera: 10 €  / 7 € COLISEOAREN LAGUNA

Gabri Casanovak eta Kike Parrak, rockaren, bluesaren eta funkaren estatuko eszenako musikari entzutetsuenetakoak, rock proposamen hau egiten digute. Hauekin jo dute, besteak beste: Aurora and The Betrayers, Lisa and The Lips, Anaut, Martha Reeves eta The Vandellas, Swamp Dog... Makina bat kilometro eta rock and rolleko gau askoren ondoren, beren proiektu propioari ekitea erabaki dute Led Zeppelin, Black Keys, White Stripes eta beste batzuen eraginetatik edanez, baina gaur egungo ikuspegia emanez eta orainari eta etorkizunari begira, Queens of the Stone Age edo Royal Blood eta tankerako artisten arrastoen atzetik.

Hurrengo kontzertuak PORTALEAN izango dira: otsailaren 26an Carmen Xía cadiztarra, eta martxoaren 19an Will Jacobs & Marcos Coll 4et blues taldea.